Elikagaien kalitate
eta segurtasunean adituak, baita langileen prestakuntzan ere

bulegoa / ikasgela
bulegoa
Rafael Pikabea kalea, 17 etxabea
ikasgela
Rafael Pikabea kalea, 13 etxabea
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
943 261 000 / 943 260 506
t 943 261 000
f 943 260 506

Hizkuntza aukera

aholkularitza

Zerbitzuak

Elikagai etxe eta enpresak

Appcc- Haccp Autokontrola • Elikagaien Arloko Legeria • Instalazioak Osasun Erregistroa • Ikuskapenak • Trazabilitatea • Etiketatzea • Menuak

Elikagai industria eta enpresei aholkua ematen diegu, janarien kalitatea, segurtasuna, higienea eta legeria betetzearekin zerikusia duten alderdi guztietan.

Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • APPCC – HACCP metodoan oinarritutako autokontrola plana (Arriskuen Analisia eta Kontrol-Puntu Kritikoak)
  • Ostalaritzantzako AUTOKONTROLA Plan Generikoa 2011
  • JANGELA KOLEKTIBOAK. Dietetika eta elikaduran aholkua, Menuen kudeaketa eta dieta bereziak.
  • Elikagai industrien INSTALAZIOEN diseinuan aholkua.
  • Osasun-autoritateekin hitz egin. Elikagai enpresek jarduten hasi ahal izateko osasun-baimena lortu, OSASUN ERREGISTROA, eta beste izapide (Ezegokitasunen ebazpena, zigorrak, etab.)
  • Barne-IKUSKAPENAK eta baita hornitzaileei ere.
  • TRAZABILITATE sistemen ezarpena.
  • IFS, BCR, ISO 22000, PASS 220, ISO 9001, FACE, GLOBAL GAP ZIURTAGIRIAK lortzeko aholkularitza.
  • Aukerako eta derrigorrezkoa den ETIKETATZEAREN gainean aholkularitza. Etiketen eta FITXA TEKNIKOEN zuzenketa.
  • Produktu berrien garapena.
  • Elikagaien arloko LEGERIARI buruzko aholkularitza.
  • ALBAITARI-ZIURTAGIRIAK eta ADITUEN AZTERLANAK.
  • Norberak dituen UR, putzu, iturrien autokontrola.
  • Arratoi eta intsektu-hiltze zerbitzua gure bezeroentzat bakarrik.
go_top

analisiak

Zerbitzuak

Saltzen diren elikagaien segurtasuna bermatzeko laginketaren plangintza ezinbestekoa da, zer produktu, zer parametro zehaztu nahi ditugu, produktuaren balio-bizitzaren zer momentutan, zer aldizkakotasunarekin eta emaitzak zuzen interpretatuz.

Inal Consultores-ek, zenbait laborategi akreditatuen laguntzarekin, Elikagaiak, Urak, Ontziak eta Instalazioak analizatzen ditu. Laginak hartu, egoera egokian laborategira eraman analizatu ahal izateko, eta emaitzen interpretazioan aholkua eman hobekuntza lortzeko.

  • Elikagaien eta uren analisi MIKROBIOLOGIKOAK.
  • NUTRIZIO analisia (2016. urtetik aurrera nutrizio etiketatzea derrigorrezkoa izango da).
  • Janarien BALIO-BIZITZAREN azterketa (iraungipena).
  • ALERGENOEN detekzioa (glutena, esnea, etab.), GEO, toxinak
  • Immunoentsegua eta DNA
  • Analisi FISIKO-KIMIKOAK (metal astunak, sodioa, Fe, gehigarriak...)
  • Analisi mikrobiologikoak elikagaiek ukitzen dituzten lan-gain, tresna, esku, ontzi eta inguruneetan.
go_top

prestakuntza

Zerbitzuak

1993. urtean jaio ginenean Eusko Jaularitzak baimendu gintuen janariak manipulatzen zituzten langileei elikagaien segurtasuna eta higienea irakasteko (Manipulatzaile-txartela).

Prestakuntza-planak lantzen ditugu enpresentzako eta hauen barruan elikagai industrian kalitatea, segurtasuna eta higienearekin zerikusia dituzten alderdien ikastaroak daude.

Higieneari buruzko oinarrizko ikastaroak Elikagaien Manipulatzaileentzat:

MAIPULATZAILE-TXARTELA

Arrisku handiko Manipulatzaileak: Sukaldariak, Sukaldarien laguntzaileak, Gozogileak.

Arrisku txikiagoko Manipulatzaileak: Harakinak, Arrain-saltzaileak, Zerbitzariak, Ogi-saltzaileak, Janariak biltegietan gorde, banatu, sustatu eta saltzen dituztenentzat.

Berariazko ikastaroak, langileen beharrei moldatuak eta gai konkretu batzuei bideratuta:

  • APPCC metodoan oinarritutako autokontrola
  • Kalitate eta segurtasun sistemak elikagai industrian
  • Loteak eta trazabilitatea
  • Derrigorrezko eta aukerako etiketatzea
  • Instalazioen garbiketa eta desinfekzioa
  • Abere-ongizatea

Nutrizio eta dietetika gaiei buruz ikastaroak:

  • Menuen kudeaketa
  • Dieta bereziak. Diabetikoak, hipertentsiboak, zeliakoak, etab.
  • Alergenoak
go_top

Igerilekuen kontrola

Zerbitzuak

Higiene eta osasun autokontrola planak diseinatu eta ezartzen ditugu igerileku kolektiboetan.

  • Igerileku kolektiboak IREKI ahal izateko BAIMENEN kudeaketa.
  • Igerilekuen uraren ANALISI MIKROBIOLOGIKO eta FISIKO-KIMIKOAK.
  • Erabiltzaileen osasuna bermatzeko, indarreko legeria betetzen duen AUTOKONTROLA PLANA egin, honen barne:
    • Edateko ura tratatzeko plana
    • Uraren analisi plana
    • Garbiketa eta desinfekzio plana
    • Segurtasun eta praktika onen plana
    • Berrikuste eta mantentze-plana
    • Arratoi eta intsektu-hiltze plana
    • Zerbitzu eta hornitzaileen kontrola

go_top
Cerrar

Indícanos el correo electrónico y clave con la que le dimos de alta, será redirigido a su zona de descargas.

Ahaztu dut nire datuak